parallax background

Euskal kostaldeko ingurumen erronkak eta aukerak

Antolatzailea:
Babeslea:
Eusko Jaurlaritza logotipoa

Egitaraua - 15 ordu

1. Euskal kostaldeko ezaugarri biogeografikoak.

Gaian sartzeko euskal kostaldeak dituen ezaugarri biogeografiko bereziak nabarmenduko ditugu, tokiko espezie ezberdinen hazkunde eta garapen zehatzak dakartzatenak, hots, zein baldintza ozeanografiko berezi ematen diren itsas bizitza garatzeko.


2. Euskal kostaldeak pairatzen dituen gaitz zehatzak.

Atal honetan itsasoak pairatzen dituen ingurumen inpaktu ezberdineei buruz arituko gara: gehiegizko arrantza, kutsadura, klima aldaketa… Euskal kostaldeko kasu zehatzetan jarriko dugu arreta hauen iturri zein konponbideak aztertuz.


3. Euskal itsas eragileak: arrantza flota eta bere arteak.

Gure itsasoan egin diren eta egiten diren arrantza mota ezberdinei errepasoa emango diogu: arrantza teknikak, funtsezko espezieak, gehiegizko ustiapenaren arazoak… Gaur egun dugun flota eta arteak aztergai izango ditugu.


4. Itsas ondarea eta zaintza uztartuz Euskal Herrian: MATER ontziaren adibidea.

MATER proiektu aintzindariaren ibilbidea aztertuko da, herri mugimendutik euskal ingurumen zaintzaren erreferente bilakatzearaino: egurrez eraikitako azken euskal atunontzi handiaren bilakaera ontzi museo ekoaktibo bihurtu arte.


5. Gizarte zibilaren itsas eta ingurumen zaintzaren inplikaziorako gakoak.

MATEReko 20 urteko esperientzia kontutan hartuta gizartea zaintza aktiboan inplikatzeko gako ezberdinei erreparoa egingo diogu, ingurumen krisialdi honen aurrean, aldaketa prozesuak bultzatzeko euskal gizarte zibilak dituen baliabide eta duinak nabarmenduz.


6. Egungo euskal gizarte zibilaren antolaketa itsas eta ingurumen zaintzara bidean: sareak eta erronkak

Bukaerako atal honetan, euskal mailan dagoen itsasoaren zaintzarekiko gaur egungo ikuspegi orokor bat azaltzen duen sareen mapa erakutsi nahi da, hau oinarri izanda partaideen artean eztabaida sortu nahi da dauden erronka zein aukerak nabarmendu eta aztertzeko.


Izaskun Suberbiola Garbizu

Izaskun Suberbiola Garbizu itsas zientzialaria eta MATER Euskadiko ingurumen hezkuntzan erreferentea den Ontzi Museo Ekoaktiboaren sortzailea da. Itsas Zientzietan lizentziaduna (Kanaria Handiko Las Palmas Unibertsitatea), Itsas Nabigazio, Garraio eta Arrantzako goi-mailako teknikaria (Pasaiako Blas de Lezo itsas eskola), eta Irakasleen Prestakuntzako masterra (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea). Gaur egun, MATERen zuzendaritzan eta erakunde bereko proiektu ekosozialen eta ekintza komunitarioaren arduradun gisa egiten du lan.

Azken urteotan, MATER-ek hainbat sari jaso ditu maila nazionalean eta autonomikoan, ingurumenaren zaintza eta hobekuntzaren inguruan pertsonak eta kolektiboak ahalduntzeko duen izaera berritzaileagatik (Tierra de Mujeres, ODS14, Atrae, Ramón Rubial…). Duela gutxi, 2023ko Landa Eremuko Emakumeentzako Berrikuntzaren Bikaintasunaren lehen saria jaso du arrantza eta akuikultura arloan.


Kolaboratzaileak

kolaboratzaileak